Preguntas frecuentes

1. Car Sharing-a

Car sharing-a edo ibilgailu kolektiboa partekatzea, jabe izan gabe, behar denean kotxea izateko aukera eskaintzen duen sistema da. Car Sharing-ak “jabetza partekatuko” auto bat (edota auto flota) bailitzan funtzionatzen du funtsean, erabiltzaileek behar dutenean erabil dezaketena. Honela, kotxearen jabetzarik lotutako kostuak murriztea lortzen da (erosketa, aseguruak, zergak...) erabilera kilometro eta orduko soilik ordainduta.
Alokairuko autoak ez bezala, Car Sharing-eko autoa orduka erabil liteke egun osorako erreserbatu gabe. Erabiltzaileak eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, egin dezake erreserba, kotxea jaso eta hartutako toki berean utzi erabili ostean. Car Sharing-aren erabiltzaileek erabilera orduko eta kilometroko ordaintzen dute.

Horregatik, Car Sharing-a egokiagoa da autoa nahiko era ohikoan behar duten pertsonentzat; alokairuak berriz, behar puntual bati erantzuten dio.
Car sharing-ean erabiltzaileek ibilgailu flota bat partekatzen dute, zeina enpresa batek kudeatzen duen. Enpresa kudeatzaileak erreserben arabera autoak esleitzen ditu eta zerbitzuak hilearen bukaeran fakturatzen ditu.

Car pooling-aren kasuan autoaren jabea da soberan dauzkan plazak beste pertsona batzuen eskura jartzen dituena ibilbide konkretu bat egiteko. Beraz, Car Pooling-ak ez du enpresa kudeatzaile baten beharrik, erabiltzaileak eurak baitira elkarren artean ados jartzen direnak.

2. Ibilkari

Eskatutakoan ibilgailu bat eskuratzeko aukera % 90ekoa da; arratsalde eta asteburuetan izaten delarik eskari gehien. Erreserbatu nahi den Ibilkari-a hartuta badago, bulegoak (edota web orrialdeak) alternatiba bat (antzeko ezaugarriak dituena edota estaziorik hurbilenean eskuragarri dagoen aukera) eskainiko dio erabiltzaileari. Alternatibak ez balira gustukoak izango, erabiltzaileak alokairuko auto bat erabili ahalko dute tarifa murriztuekin.
Nahiz eta ez den oso egoera probablea flota guztia hartuta egotea, litekeena da. Honelako egoera bati aurre egiteko, Ibilkari-ek akordioak dauzka auto-alokairu enpresekin bere erabiltzaileen eskura jartzeko antzerako ezaugarriak dituen kotxe bat kostu gehigarririk gabe.
Ibilgailua hartu baino gutxienez 15 minutu lehenago egin behar da erreserba. Hala eta guztiz ere, jakina, lehenago egitea komeni da, nahi dugun ibilgailua izango dugula ziurtatzeko. Dena den, zerbitzuak dituen sistema modernoei esker, posible da sakelako telefonoaren bidez erreserba egin eta oso tarte txikian ibilgailua hartzea.
Erregaia tarifan sartuta dago. Ibilgailuan txartel bat egongo da, depositua bete beharrik izanez gero, ordaintzeko. Zure betebehar bakarra, depositua laurdenetik behera jaisten denean, betetzea.
Hileko kuotaz aparte, ibilgailua erabiliz gero sortutako kostuak bakarrik izango dituzu. Erregaia, asegurua eta zergak prezioan sartuta daude. Ibilgailua garbitu, mantendu, konpondu, gurpilak aldatu eta bestelakoak ere kuotan sartuta daude. Hilero faktura bat jasoko duzu; ibilgailua hartu duzun bakoitzean zenbat denboran izan duzun, zenbat kilometro egin dituzun eta zenbat kostatu zaizun adieraziko dizu. Horrela, bidaia bakoitza zenbat kostatzen den jakingo duzu.
Erreserba aldatu edo bertan behera utzi beharra izanez gero, erreserba egiteko bezalaxe, telefonoz nahiz internetez egin daiteke gestioa.
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzu gehienek tarifa bereziak adosten dituzte ibilgailuak alokatzeko enpresekin, alogera-epe luze samarrak edo ibilgailua joateko bakarrik behar duten bezeroentzat; partekatzeko zerbitzua normalean epe laburragoetarako erabiltzen da.
Bai, gutxienez bi urte lehenagotik izan beharko da gidabaimena. Bai eta, gitxienez 6 punto beharko dira.
Istripuen ondorio diren kalteen berri nola eman behar bezala jakinaraziko zaizu. Istripu garrantzitsuren bat edo inork zauririk izanez gero, lehenbailehen jakinarazi beharko diozu poliziari. Enpresak behar diren neurriak hartuko ditu, eta kalteez ere enpresa arduratuko da. Ibilgailuek arrisku orotako asegurua dute. Baina erruduna zu bazara, bazkide egitekoan sinatutakon kontratuan jarritako mugara arte ordaindu beharko duzu.
Matxura izateko arriskua oso txikia da, Ibilkariko ibilgailuek mantenu lanak ongi eginak izaten bait dituzte. Nolanahi ere, matxurarik izanez gero, larrialdietarako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea izango duzu (garabia, konponketak, etab.). Horrelakoetan Arreta Zerbitzuaren laguntza izango duzu.

3. Aurrezpena

Ibilgailu partikular batek kostu finkoak ditu (ibilgailua erostea, zirkulazio eta matrikulazioko zergak, asegurua, aparkalekua) eta beste kostu aldakor batzuk (mantentzea, konponketak, IAT eta erregaia). Aldiz, urtean 15.000 km baino gutixago egiten badituzu, partekatzeko zerbitzuarekin urtean 2.500 € aurreztera hel zaitezke.
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak enpresen eta administrazio publikoen ibilgailuen kudeaketa hobetzen lagun dezake. Horrela, eskari kopuru handiagoa kostu txikiagoarekin kudeatzeko aukera ematen du. Normalean enpresen ibilgailuak ez dira erabiltzen ez gauez, ez asteburuetan (baina kostatu, kostatzen zaie). Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuei esker, ibilgailu horiek enpresak hainbeste behar ez dituenean beste norbaitek erabil ditzake, eta horrela gastuak murriztu. Horrek esan nahi du gainera, enpresak ibilgailuak leasing-kontratuekin hartzeagatik sortutako gastuak ere murriztu egingo direla, bai eta aparkalekuak sortutakoak ere, batez ere hiriko erdialdeetan dauden enpresen kasuan.