Ibilkari zerbitzuaz gozatzeko, Eusko Car Sharing Elkarteko bazkide eta erabiltzaile izan beharra dezu.
Izena ematea azkarra eta segurua gertatuko zaizu, ondorengo moduetan egin zenezake:
Erabiltzaile izendatzeko 24 urtez gorakoa izan beharko dezu, gidatzeko baimena indarrean eduki eta gitxieneko 2 urtetako antzintasuna eskatzen da.
Izena eman bezain laister, ongi etorrizko gutun bat jasoko duzu erabiltzaile txartelarekin batera, honek autoaren erabilera erraztu eta giltzaren papera izango du.
Eguneko 24/7 etan erreserba zenezake, 15 minutuko aurrerapenaz nahikoa da auto bat erabiltzeko. Erreserba, weborri honen bitartez edota 902 540 399 telefonoz egin ahal izango duzu.
Bertan, erreserbaren denbora zehazteaz gainera, autoa, honen kokalekua eta hasierako ordua aukeratu beharko dira. Horrela, erabilera orduzka egin ahal izango dezu.
Autoa jasotzeko Ibilkari gertuen daukazun kokagunera joan zaitez, erabiltzaile txartela irakurlearen aurretik pasatu eta kotxea irekiko zaizu. Kotxeko giltzak barruan aurkituko dituzu.
Zure bidaia hasi aurretik ibilgailuaren egoera ikuskatzea komeni da, bai eta autoak behar dituen dokumentu guztiak bertan daudela egiaztatzea.
Jakina denez, Ibilkari zerbitzua erabiltzaile desberdinez osatua dago, adin eta pertsona anitzen artean ain zuzen ere, horregatik eta zerbitzuaren onerako, garrantzitsua da erabiltzaile garen guztiok ibilgailuak arduraz eta bestekiko begirunez erabiltzea, denon mesederako izango dela gogoraraziz.
Bestalde, bidaian zehar erregaia duen depositoa betzea dagokizunean, ibilgailuan aurkituko dezun txartela erabili beharra da. Dakizunez erregaia zerbitzuaren baitan dagoen zerbait da eta hortaz ez du gain kosterik erabiltzailearentzat.
Bidaia bukatutakoan, ibilgailua hasieran hartutako kokalekura itzuli eta erabiltzaile txartelarekin auto itxi beharra da. Honen bitartez, bidaian egindako ditantzia eta orduak neurtu ahalko dira.
© 2010 IBILKARI CAR SHARING.