19 Apirila, 2011

Espaniar Car Sharing Jardunaldia

Car Sharing-ak Espaniar estatuan izango duen garapena aztertzeko asmotan, car sharing-aren aldeko 150 pertsona, empresa eta administraritza ordezkari eta arduradun bildu ziren pasa den apirilaren 14an, Madrilen, Car Sharing inguruko estatu mailako lehen Konferentzian.

Jardunaldi hau, Kataluniako Mobilitat Sostenible i Segura Fundazioa, FMSS, antolatu zuen, IDAE eta Europear Komisioko Intelligen Energy deritzon programaren babesaren bitartez.

Jardunaldian zehar, bertaratutakoek hainbat herri eta hiriburutan izan diren esperientziak ezagutzeko aukerak izan zituzten. Hoien artean, Hannover-tik etorritako Martin Röhrleef jaunak, Car Sharing-ak mugikortasun modu desberdin zein garraio publikoekin dituen erlazio estua eta hauen arteko elkarlanak azaldu zituen; bestetik, Suizako Car Sharing –aren sortzailetakoa den Conrad Wagnerrek berriz, autoaren erabilera berri honek sortzen dizkigun onurak eta aukera berriak izan zituen izpide; Italiako Iniziativa Car-Sharing deritzon gobernu mailako babeserako programa orokorrak ere Gianfranco Romanok eskutik lekua izan zuen, atzerritarren parte hartzearen baitan. Estatuko ordezkariak berriz Pau Noy (FMSS), Enric Cañas (FMSS), Manuel Ferri (CC.OO.) eta Juan Luis Pla (IDAE) izan ziren.

Goizean gertaturikoaz xehetasun gehiago izateko honako loturan aurkezpenak aurki ditzazkezu: http://www.fundaciomobilitatsostenible.org/fmss/index.php/es/component/content/article/114

Arratsaldean zehar berriz, Car Sharing zerbitzua eskaintzen duten lau empresaren eskutik mahai inguru interesgarri bat bide eman zen. Bertan egon ziren, Bartzelonan zerbitzua ematen duen Avancar empresa, Madrilgo Respiro eta HellobyeCars bai eta Sagunton hasi berri den e-Sharing auto elektrikoen ekimena ere.

Zuzenean parte hartu ez zuten arren, bertan izan ziren hainbat euskal ordezkari ere, Eusko Car Sharing Elkarteko eta Ibilkari-ko kideak, Clickcar zerbitzua, Sarecar eta Ibilek proiektuaren ordezkariak besteak beste.

Bukatzeko, parte hartzaileek Europear momo proiektuaren baitan landutako txozten interesgarriak eskuragarri izan zituzten, hona hemen hauek eskura izateko helbidea. www.fundaciomobilitatsostenible.org/fmss/index.php/es/component/content/article/113