12 Iraila, 2011

UKANAUTO: Uribe Kostako ‘Car Sharing’ zerbitzu berria.

UKANAUTO, Uribe Kostako Zebitzuko Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak, bultzatu eta IBILKARIk kudeatzen duen, ‘Car Sharing’ zerbitzu berria da.

UKANAUTO ibilgailuen erabilera partekatzeko sistemak,  Uribe Kostako mankomunitatean mugikortasun iraunkorra garatzeko ekimena izan nahi du,  herrietako biztanleei inguru horretako garraio publikoaren osagarria eskeiniaz batera, bizi kalitatea hobetze xedearekin sortua.

Zerbitzu honi esker, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizgo auzotarrek, beraien eskura izango dituzte 7 ibilgailu, urteko 365 egunetan eta 24 orduz, autoen jabe izan gabe erabiltzeko aukera izanaz.

Laburbilduz, ‘Car Sharing’ deritzon sistemak, urtean 15.000 km azpitik egiten dituzten pertsonei erantzuten die bereziki, jabetzak dituen zama guztiak albo batera utzi eta bigarren kotxe baten alternatiba baten moduan aurkeztuz.

Ikus erlazio duten notiziak:

10.09.2011_Una iniciativa inspirada en el mensaje que le llevo a obama a la casa blanca.

11.09.2001_Uribe Kosta tendrá los siete primeros puntos de alquiler público de coches en España.