14 Urria, 2011

IBILKARI zerbitzua hedatuz eta gertuago eginaz

Iragan berri den, 2011ko Europako Mugikortasun Iraunkorraren astearekin batera, IBILKARIk bere zerbitzua Bilbon eskeintzeaz batera, Gasteizera hedatu eta UKANAUTO ekimenaren bitartez, Uribe Kostako bost udalerrietan zehar, ibilgailuak partekatzeko sistema berri hau eskuragarri izatea lortu du.

Ibilgailu guzti hauek erabili ahal izateko, lehendabizi, ohiko bideetatik alta eman edota Ukanautoko  alta inprimakia beteaz, erabiltzaile izateko aukera dago. Alta prozesua burutzeaz batera, erabiltzaile txartela eskuratu ahal izango da, horrela, zerbitzuaz gozatzeko aukera izanez.

Zerbitzu honen abantailak, urtean 15.000 km azpitik egiten dituzten pertsonei erantzuten die bereziki, jabetzak dituen zama guztiak albo batera utzi eta bigarren kotxe baten alternatiba baten moduan aurkezten delarik.

Hala ere, gogorazi nahi da, erabiltzaile izateko bete beharreko baldintzak honakoak direla:
-         24 urte baino gehiago izatea
-          2 urteko gidabaimenaren esperientzia
-         Gutxienez gidabaimeneko 6 puntu izatea (DGTko web-orrian bitartez)

Modu honetan, eta urtean 30 euro ordainduz bakarrik, IBILKARI-ko erabiltzaileek, eguneko 24 ordu eta urteko 365 egunetan zehar (urtarrilaren 1.a, 6a eta abenduaren 25a izan ezik), automobilak nahi den data eta denbora-tartea zehaztuz ibili ahal izango dute.

Azkenik, car sharing-ak gizarteari eta norbanakoei eragiten dizkion onurak gogorazteaz gainera, UKANAUTO ekimenari esker abiatutako ibilgailu hibridoen erabilerak, teknologia garbien alde eta norbanako garraio moduetan, CO2ko izurketak ekiditzeko borrokan erantzukizunez jokatzea suposatu du !!

Ongi Etorria UKANAUTO !