16 Abendua, 2011

Vitoria-Gasteiz ‘Green Capital 2012’. Zorionak !!

IBILKARIk Gasteizko herritar eta erakunde publiko desberdinak Zoriondu nahi ditu, ‘Europako Hiriburu Berde – Green Capital 2012’ lortu izanagaitik.

Honi loturik pozgarrria zaigu benetan Europear Hiriburu Berdearen helburuen artean, 2013rako garraio publikoaren erabilera %10ko igoera lortzeko helburua lehentasunez hartu izana. Horregaitik, helburu guztio hoien alde, garraio publikoaren osagarri diren bizikleta, oinezkoen, taxien edota autoa partekatzeko sistemek izan dezaketen berebiziko papera aldarrikatu nahi dugu aldi bat gehiagoz.

Guzti honen ondotik, mugikortasun iraunkorraren alde eginaz, IBILKARI zerbitzutik erronka hauek egi bihurtu daitezen, bultzada eta babesa eskeini nahi du, ibilbidea ekinez aukera izan dadin. Hau da, ibilgailuen erabilera zentzudun eta adimentsu bat Gasteizen hedatzen lagunduz batera, hiriburu osasungarri eta iraunkorrago bat bihurtzeko asmoa egi izan dadin.