20 Azaroa, 2012

Bide Kide, autoa partekatzeko plataforma berria

Ibilgailuaren toki libreak partekatzeko joera, autoaren beraren jatorriari loturik dagoen kontu bat izan da betidanik. Azken urteetan ordea, autoaren jabetza ugaldeaz joan den neurrian, bidaiak partekatzeko joerek berantza egin dute nabarmen, autoa 1,3 pertsonen okupazio inidizera iritsiz.

Honen ondorioz, www.moveuskadi.com deritzon plataformak, Bide Kide deritzon autoa partekatzeko sistema berri bat jarri du martxan. Honen bitartez, autoan egin beharreko ibilbide berdina duten pertsonen arteko elkarketa bultzatu nahi da, zubi lana eginaz.

Car Pooling edo autoa partekatzea deritzon bidaiatzeko modu hau, garraio publikoa eskasa den eremu hoietan, joan etorriak egiteko modu ekonomiko eta onuragarrienetako bat dela esan daiteke zalantzarik gabe.

Horrenbestez, plataforma honen erabilera, pertsona gehiagoz egina bada, aukera eta onura gehiago ekartzen dituenez, Ibilkari eta Eusko Car Sharing Elkarteak sistema honen erabilera sustatu nahi du, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmoetan.