01 Ekaina, 2016

Laguncar - Bilbon bost ibilgailurekin hasiera emanaz

Elkartasuneko ekonomiari loturiko Laguncar proiektuaren bitartez, jabetzan ditugun autoak partekatuz, 5 ibilgailu eta hogei bat pertsonak hasiera eman diote zerbitzuari Bilbon. 

Berau kudeatzen duen elkarteak laguncar.eus deritzon plataforma sortu du. Bertan interesa duen orok, autoa partekatzeko prest dauden talde zein norbanako aurkituko ditu, modu erraz batean.  

Proiketu sozial hau, autoa beste pertsona batzuei utzi nahi dien orori zuzendu da, autoari dagokion gastuak partekatu eta dirua aurreztuaz. 

Eraberean, modu honen bitartez erabiltzaileek auto baten aukera izango dute beharrezko zaien une guztietan. 

Ordainketa autoak bidaiaren arabera sortzen dituen kosteen partekatzearen bitartez bideratzen da. 

Pertsonen arteko autoa partekatzeko sistema hau, herri aurreratuetan zabaldurik dagoen ekimen bat da, erabilera erraza eta segurua izanaz parte hartzen duten guztientzat. 

Honetarako, erabiltzaileek zein eta auto-jabeek, erabilera egokia egiteko beharrezko diren hurrats batzuk eman beharko dituzte, sistema honen gidaritza izanaz. 

Honekiko edozein kontu argitzeko www.laguncar.eus orrialdean begiratzea gomendatzen degu.