14 Iraila, 2016

Car Sharing-a 2016. Mugikortasun Asteko ospakisunetan

Urte bat gehiagoz Eusko Car Sharing Elkarteak, Irailaren 16tik 22ra, Mugikortasun Iraunkorreko Europear Astea ospatzen den ekimenetan parte hartuko du. Aurten “Smart mobility, Strong economy-Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua” lemapean izango dena. http://www.mobilityweek.eu/

Modu honetan, elkarteak Basauri, Getxo eta Sondikan antolatu diren jardueretan parte hartuko du. Horretarako, hitzaldiak eta informazio mahaiak jarriko ditu, autoaren erabilera partekatu eta adimentsuago bat bultzatuaz, gure bizi kalitatea eta aldaketa klimatikoan garraioak duen eragina gutxitzea bilatu eta Mugikortasun Iraunkor eta Arduratsuago baten alde eginaz.