01 Azaroa, 2016

REAS Euskadi-ren bultzada jaso eta bere partaide bilakatu gara

Eusko Car Sharing Elkarteak REAS Euskadi - Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen bultzada jaso eta honen partaide bilakatu da.

REAS Euskadi 1997. urtean jaiotako sare bat da, ingurua eta pertsonen alde egiten duen ekonomia sustatzeko helburuarekin, 60 erakunde sozial eta enpresa baino gehiagoz osatua da. REAS Euskadi-ren xedea ekonomia solidarioa garatzea da, ekonomiaren alderdi ezberdinak (ekoizpena, finantziazioa, merkataritza, kontsumoa) garapen pertsonala eta komunitarioaren zerbitzura dauden bitartekari gisa – eta ez helburu gisa - aldarrikatuz. Horrela, indarrean dagoen modelo ekonomikoaren alternatiba bezala aurkezten da, gizarte eraldaketarako eta justiziarako tresna gisa, garapen jasangarria eta parte-hartzailea bultzatuz.

Honen ondorioz, azaroan zehar ospatuko diren Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresuan eta Ekonomia Solidarioaren 4. Azokan parte hartuko du Eusko Car Sharing Elkarteak.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua, azaroaren 10etaik 12ra Bilbon ospatuko dena, erakunde sozial, administrazio, enpresa, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloan esperientziak trukatzeko eta bere etorkizunerako posibilitateaz elkarrizketan aritzeko interesa duten ekintzaile eta kontsumitzaileak batuko ditu. (http://esskongresua.net)

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azoka Bilbora itzuliko da, IV edizioan. Ekonomia Solidarioaren mugimenduan parte hartzen duten enpresa eta entitateen erreferentzi-gune bat legez sortzen da ekitaldi hau. Euskadiko Ekonomia Solidarioaren IV. Azokaren helburua, Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hiritarrei hurbiltzeada. Azokan, Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozialeta solidarioaren enpresa eta erakunde ezberdinen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, gertuko elikadura ekologikoa, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, etab. Azoka Bilbon YIMBY Gunean ospatuko da. (http://www.goazenazokara.org)