19 Iraila, 2019

Mugikortasun Astea hainbat hitzaldirekin ospatuz

Urtero legez, irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatzen da Europa guztian, eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldearekin batera gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatiboen antolaketan parte hartu dugu, Iruñan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon konkretuki.

Hitzaldi hauen xedea, iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan dituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkestaren emaitzak ezagutara emateko helburuarekin eginak izan dira, izan ere, gaiak interes handia pizten du bazkideen artean.

Galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, hitzaldiek bizikletaren, garraio publikoaren edota autoaren jabetzaren inguruan eztabaidatzeko balio izan dute. Horrez gainera, Mugikortasun Taldetik, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen egitasmoak azaldu dira bertan, elkarkidetza eta iraunkortasuna bultzatzen duten mugikortasun eredu berriak sustatzeko lan hildoak.