10 Urtarrila, 2020

Ibilkari komunikabideen aurrean





2020ranzko egin dugun sarrera, bertako komunikabideen estaldurari loturik egon da, zehazki, Deiak, Onda Vasca, Euskadi Irratiak eta Euskal Telebistak eginiko elkarrizketekin lagunduta. Espero izan gabe iritsi zaigun babes honek, benetan asko poztu gaitu eta hemendik esker onak bidaltzera garama.

Hedabide hauetan jorratutako gaietan, mugikortasun dieta orekatuago baten premiaz aritu izan gara. Deiako artikuluan jasotzen den bezala, “Okela eta arraia ondo daude, baina dieta orekatu bat lortzeko barazkiak ezin bestekoak dira. Eta mugikortasunaren testuinguruan, funtzio hau, auto partekatu/kolektibo edo - Europako zenbait herrietan 'publikoa' den horri - dagokio, bizitzako une jakin batzuetan izan ditzazkegun mugikortasun beharrak asebetetzeko aukera eskaintzen baitu."

Bestetik, mugikortasun iraunkorreko erronkeri aurre egiteko car sharing-a tresna egokia dela jakinarazi nahi izan dugu, intermodalitatea bultzatzen duen elementu bat delako. Zerbitzu honek garraio publiko/kolektiboek izan ditzazketen gabeziak osatzen ditu eta. Bide honetatik, publikoak eta pribatuak diren zerbitzuak bat egitea lortzen da, eta batuketa hauen ondorioz, autoaren ohiko erabileraren aurrean alternatiba gehiago eta hobeagoak eskaintzea da.

Honez gainera, zerbitzu honek egiten duen lan soziala plazaratzeko aukera izan dugu, “car sharing zerbitzua, autoaren inertziak suntsitzen dituen modelo pedagogiko bat ere badelako: hau da, "autoa jabetzan dudanez, askotan pentsatu gabe erabiltzen dut, ogia erostera joateko bakarrik bada ere", eta aldi berean, autoak dituen eskutuko gastuak (aseguru, zerga, mantenu, etabar) azaleratzeko balio du. Era horretan, zerbitzu honi esker, autoak dituen gastuez hausnartzera bultzatzen du eta ondorioz, autoaren erabilera zentzudanago bat egitera darama”.

Azken finean, bizi ditugun garaiei loturiko hausnarketa sustatu, edo gutxienez, gizarte moduan iraunkortasunaren inguruan ditugun erronkei begira, egin beharko genituzken gogoeta batzuk azaltzen saiatu gara.