25 Maiatza, 2020

Ibilkari eta Ukanauto Zerbitzuak abian dira berriz - Covid19

Erabiltzaile agurgarriok:

Covid-19ren deseskalatze prozesuaren 2. fasea indarrean dagoela eta, etapa berri batean sartu gara, eta “normaltasun berrirantz” goazenez, atseginez adierazten dizuegu, Ekainak 1etik aurrera Ibilkari eta Ukanauto zerbitzuak abian izango direla.

Egoera berri honek izugarri pozten gaitu, baina eguneroko ohitura eta jardunbideetan aldaketak dakartzan egoera bat suposatzen duena dugu.

Horregatik, jarraian azaltzen diren kontuak arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.

Zerbitzuaren erabilera:

1.- Erreserbak telefonoz egin beharko dira, horrela bermatuko baitira kudeaketa egokia eta ibilgailu parkearen trazabilitatea.

2.- Gure ustez, ibilgailua partekatzen den bakoitzerako gomendatzen ditugun higiene neurriak babes modu eraginkorrena dira.

3.- Arren eta arren eskatzen dizuegu uneoro betetzeko, edozein lekutan, garbiketa eta higiene neurriak. Ondo desinfektatu behar dira kontaktu gainazalak. Gomendatzen dugu, halaber, ibilgailua hartu eta gidatzen den denbora guztian, behin erabili eta botatzeko moduko eskularruak erabiltzea.

4.- Ibilgailuan, behin erabili eta botatzeko eskularruak eta gel hidroalkoholiko higienizatzaileak izango dira, eta horrek berarekin dakar bidaia hasi aurretik eta erreserba amaitu eta gero norberak ondo ondo garbitzea ibilgailua.

5.- Mesedez, lagundu egiguzu, eta erantzukizunez jokatu. Bidaia amaitu ondoren, jaso ibilgailuan litezkeen hondakinak; bestela, guk ezingo genuke garaiz egin zure erreserbaren ordua heltzen denerako.

Autoaren erabilera:

1.- Kontuan hartu “zenbat eta gehiago mugitu, hainbat eta gehiago erabili maskarilla”. Horren arabera, eta Osasun Ministerioak maiatzaren 19an emandako Aginduarekin bat, nahitaez erabili behar da maskarilla, bai leku itxietan, bai ibilgailuan.

2.- Ibilgailuaren barruan den aire kontzentratua hustu eta berritzeko, lehenengo eta behin oso osorik ireki aurreko leiho bat, eta zenbait aldiz ireki eta itxi atzeko kontrako atea —leihoa itxita duela—.

3.- Bigarren urratsa da gordetegia zabaltzea: bertan izango dituzu botatzeko moduko eskularruak eta gel hidroalkoholikoa. Eskularruak ipini baino lehenago, garbitu zure eskuak gelarekin.

4.- Hirugarren urratsa: ibilgailua erabili aurretik, garbi itzazu gehien ukitzen diren aldeak: bolantea, aginte koadroa, aurreko panela eta martxa palankaren heldulekua.

5.- Laugarren urratsa: ahal dela, gidatzen duzun bitartean eta gidatu ondoren, ez ukitu aurpegia harik eta eskuak behar bezala garbitu edo desinfektatu arte.

6.- Bidaian zoazen bitartean, noizean behin ireki leihoak, eta horrela gidatu denbora tarte batean. Gainera, aire girotua erabiltzen baduzu, erraztu egingo da aire fluxua: aire deshidratatua sartuko da ibilgailu barrura, eta, horrek lagundu egingo du elementu patogeno gutxiago izaten.

7.- Erregaia hartu behar baduzu, erabili eskularruak kudeaketa prozesu osoan, eta saia zaitez jende gutxi dagoen gasolindegietan izaten.

8.- Zerbitzua amaitu eta ibilgailua bere lekuan aparkatuta, ez utzi bertan ezer: ez garbiketa paperarik, ez erabilitako eskularrurik, ez eta ezelako hondakinik ere.

9.- Azkenik, ibilgailua utzi eta gero, segituan, ondo ondo garbitu eskuak ur eta xaboiarekin, edo soluzio hidroalkoholiko batekin.

Sintomaren bat baduzu, edo Covid-19an positiboa eman baduzu, arren eskatzen dizugu aldi batean behintzat zerbitzu hau ez erabiltzea, eta bete itzazu dagokizun osasun arduradunak emandako jarraibideak.

Azkenik, gomendatutako neurrien inguruan zalantzarik baduzu edo argibide osagarririk behar baduzu, jarri gurekin harremanetan ahalik eta lasterren.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.