04 Iraila, 2020

"Mugikortasun elektrikoa: Udalerri osasuntsu eta Iraunkorragoak" EHU-ko ikastaroan parte hartuko dugu

Mugikortasun Iraunkorraren inguruan dabiltzan beste eragile batzuekin batera, IBILKARI-k, Irailak 21 eta 22 egunetan eta Mugikortasun Iraunkorraen Europear Astearen barnean, EHU-k antolatu duen udako ikastaroen baitan parte hartu eta bere ikuspegia azalduko du.

"Mugikortasun elektrikoa: Udalerri osasuntsu eta Iraunkorragoak", izenburuarekin, kurtso honek, inoiz baino garrantzi gehiago hartzen du egunotan bizi dugun osasun-krisi hau kontuan izanda. Zein izan daiteke mugikortasun garbiago baten ekarpena bizi dugun Covid19 honen ondorioz sortutako osasun baldintzetan? Hauek eta beste hausnarketa batzuen erantzunak aurkeztuko dira udalerrietan bizi kalitatea hobetzeko helburua duten mugikortasun iraunkorraren inguruan antolatu den ikastaro honetan.

Ikastaroaren helburua mugikortasun iraunkorraren inguruan, 360º-tako ikuspegia azaldu nahi da udalerrietan egin dezaken ekarpenen inguruan. Ez da kontua ibilgailu gehiago sartzea edota hauen erabilera sustatzea, baizik eta hauen elkarbizitza nola hobeto gauzatu daiteken aztertzea komeni da, bai herritarren ikuspegitik, bai eta herri-antolaketa, Osasun edo arkitektura ikuspegiak aintzakotzat hartuz. Egingo diren aurkezpen edo ponentzia guztiak, helburu zehatz honekin arituko dira, hau da, udalerri osasuntsuagoak nola lortu daitezken hausnartuz, batez ere bizi ditugun osasun baldintza berezi hauek kontutan hartuaz.

https://www.uik.eus/eu/curso-online-en-directo-movilidad-electrica-una-ciudad-sostenible-y-saludable

Dokumentua deskargatu