24 Martxoa, 2025

Zer esan nahi du car-sharing komunitate bateko kide izateak?

Car-sharing komunitatea tokiko ekimen bat da, 24/365tan erabilgarri dagoen ibilgailu autokudeatuen parke batera sarbidea duten kide arruntez osatua. Horri esker, hiri-espazioa eta kostu sozial zein indibiduala aurreztea lortzen da, karbono-isuri txikiagoak sortzeaz gain. Ibilgailua erabiltzeko modu eroso eta eskuragarria honek, jabetzan edukitzeak dakarren gastu eta eragozpen handirik gabeko aukera eskaintzen du.

Car-sharing-ean ibilgailu bat jabetzan izatetik etortzen diren pertsonek gehienetan diru asko aurrezten dute. Izan ere, egindako kalkuluen arabera, urtean, bataz beste, 12.000 km, baino gutxiago egiten badituzu, aukera hau birplanteatzea benetan merezi du.

Ez dugu ahaztu behar ibilgailu berri bat erosteko erabakiak hasieran kostu handiak dakartzala. Erosketa dela eta, matrikulazioaren edo aseguruaren prezioagatik, ahalegin ekonomiko handia suposatuz. Car-sharing-arekin, ibilgailua erabiltzen duzunaren arabera ordaintzen duzu bakarrik, eta horrek hasierako inbertsio-karga handia ezabatzen du.

Era berean, car-sharing-eko kide izateak, ibilgailu kopuru txikiagoarekin bizi ahal izateko eta planetan sortzen dugun aztarna murrizteko bidean, norberaren ale bat jartzea esan nahi du. Azken batean, ingurumenaren aurrean lagunkoiak izatea da.

Izan ere, udalerriek aparkalekuak murrizten dituzte, eta gune berdeagoak eraikitzeko aprobetxatzen dira. Car-sharing erregimenean erabilitako ibilgailu bakoitzak, batez beste, 4 a-8 ibilgailu pribatu ordezkatzen baititu, berririk hartu ez edota oso gutxitan erabiltzen diren horiek kentzen direlako.

Beraz, ingurumenaz arduratzen den ekimen baten aurrean gaude. Zentzu honetan, gainera, erabiltzaileak kontzienteagoak eta arduratsuagoak dira ibilgailuaren erabileraren plangintzan, horiek sortzen dituzten kostuak zehatzago ezagutzen baitituzte, eta, ondorioz, erabilera arrazionalagoa eta arduratsuagoa egiten laguntzen dute.

Esandako guztiagatik, egunero ibilgailua behar ez duen horietakoa bazara, jabetzarekiko atxikimendua erlatibizatzen baduzu, eta car-sharing erabiltzaile komunitate batek, Ibilkarik alegia, lortu nahi dituen gizarte- eta ingurumen-helburuekin ados bazaude, Zergatik ez zara gure artean bat gehiago izatera animatzen?