Noiz behinka autoa BAI behar izan arren, eguneroko bizitzan behar EZ duen pertsona al zara?
Bizi-kalitate hobeagoa eta kotxe kopuru gutxiago duen ingurunea bultzatzea gustatuko al litzaizuke?
Demagun noizean behin ibiltzen duzun ibilgailu bat duzula, galdegin al diozu zeure buruari zenbateko kostua suposatzen duen urteko? 10 urteko bizitza duen auto ertain baten batezbesteko kostua 2.500€/urtekoa da…, eta hori autoa izateagatik soilik!! mugitu eta erregairik bota izan gabe!!
Jakin badakigu, autoak geldirik ematen dutela bere denborarik gehiena. Izan ere, bere bizitzaren %4 erabiltzen baitugu batezbeste. Hori guztia aldatu eta hobetzea posible da, pertsona talde batek autoen erabilera modu antolatu eta partekatuan egingo balute.
Honez gainera, car-sharingaren bitartez, autoaren mantenu, zergak, aseguruen ordainketa edota garbiketak beharraz ahaztera zaramatza. Sekulako bakea ¡! Autoaren zama eta kostuen aurrezpenaz gainera, zerbitzua erabiltzea oso erraza da, eta zer esanik ez, autoa partekatzeak ingurunean sortzen dituen onura sozial eta kolektiboaz.
Horregatik, noiz behinkako erabilera duen pertsona edo familia baldin bazara, edo izan duzun egoera aldaketa batengatik auto berri bat erosteko gogoa joan baldin bazaizu, edo sinpleki zure lan jarduera aurrera eramateko kotxea behar izan eta honen gastua gutxitzea gustatuko balitzaizuke. Zergatik ez zara animatzen Ibilkari zerbitzua probatzera, alternatiba gisa?
Adibidez, Alaznek eta Mikelek bi ibilgailu dituzte etxean, hauetatik txikiena noizean behin erabiltzen dute, haurren jarduerak egiteko, erosketa batzuk egiteko, etab. Dena den, zenbaki batzuk eginda, iazko urtean 5.000 km inguru egin dituztela eta urteko gastuak 3.000 €-koak (0,60 €/km) izan direla ohartu dira. Zer gertatuko litzaieke horren ordez Ibilkari zerbitzua erabili izan balute ? batetik, aurre egin beharreko gastua askoz txkiagoa izango litzateke, eta bestetik, ziurrenez, autoa jabetzan ez dutenez, aurrezpenak handiagoak izango lirateke, erabilera zuhurrago eta zentzuzkoagoa egingo bait lukete.
Dirua aurreztuz eta zure ingurunea zainduz, ekin autoa izateko modu berriari ¡!