Izen-ematea:
Izen-emate prozesuan zehar, onarpen-tasa bat ordaindu beharko duzu. Zenbateko hori ondoren egingo den erabilerarekin kendu ahal izango da, partzialki edo osorik, zerbitzuaren Webguneko salneurrien atalean ezartzen bada.
Erabiltzaile-kuota:
Frogaldi epea gainditu ondoren, egin nahi duzun erabilerara ondoen egokitzen den kontratu mota aukeratu beharko duzu. Hileko edo urteko kuota ordaintzea dakar. Urteko abonua nahiago baduzu, deskontu gehigarri bat jaso ahal izango duzu.
Erabilera-salneurriak:
Erreserbaren guztizko prezioa kalkulatzeko, kontuan hartzen dira denboraren iraupena (orduak/egunak) eta egindako kilometroen guztizko zenbaketa. Gure salneurriek barne hartzen dituzte BEZa, erregaia, arrisku orotarako asegurua, mantenua eta 24 orduko asistentzia.
Kilometroaren salneurriak merkatuan erregaiaren gaineko prezio-aldaketetara egokitzea dakar, errekarguak edo deskontuak aplikatuz. Egokitzapen hori aldaketa bat gertatzen den hilabeteetan soilik egingo da, Webeko Erregaiaren prezioak atalean ezarritako tarteekin bat etorriz.
Beste kostu batzuk:
Ibilgailua zabarkeriaz edo modu desegokian erabiltzen bada (itzultzeko atzerapena, zikinkeria ibilgailuan, etab.), 8. atalean adierazitako errekarguak aplikatuko dira (Erabiltzaileen Gidako Errekarguak eta Abonuak).
Car-sharing delakoaren filosofia elkarlaneko ekonomian oinarritutako bizimodua sustatzea da, eta, beraz, gainerako erabiltzaileekin batera kontuan hartzea eta ardura partekatua izatea dakar, ibilgailuak guztion onerako eta zerbitzuarekin adeitasunez erabiltzeko.