1

Erabiltzaile egin eta zure autoa aukeratu

Izena ematea erraza eta segurua da, gure web orriaren bitartez, formularioa beteta egin dezakezu.
Alta prozesua amaitu ondoren, Ibilkari Sharing aplikazioa deskargatu ibilgailuetara sartu ahal izateko.
Erabiltzeko erraza den aplikazio hau erabiliz, edo gure webgunearen bidez, eguneko 24 orduetan zehar, ibilgailua behar duzunean erreserbatu ahal izango duzu.
Erreserbaren iraupena, jasotzeko lekua eta behar duzun ibilgailu mota zehaztu beharko dituzu, egoeraren arabera.

2

Zure autoa zabaldu eta martxan ipini

Aparkalekura iritsitakoan, erreserba hasi mugikorreko aplikazio erabiliz, eta ibilgailua automatikoki irekiko da.
Giltza eskularru-kaxan aurkituko duzu, eta horrekin ibilgailua martxan jarri ahal izango duzu.
Bidaia hasi aurretik, ibilgailuaren egoera ikuskatzea komeni da, eta arazorik, akatsik edo kalterik hautematen baduzu, jakinaraz iezaguzu ahalik eta lasterren.
Zure bidaia hasi aurretik ibilgailuaren egoera ikuskatzea komeni da eta arazorik edo kalterik antzematen baduzu, esaiguzu lehenbailehen.
Horrez gainera, autoak behar dituen dokumentu guztiak bertan daudela egiaztatzea komenigarria da.

3

time-line-3

Gidatu eta zure autoa itzuli

Egindako etenaldietan, ibilgailuaren giltzarekin zabaldu eta itxi beharko duzu.
Bidaian zehar erregaia betetzea dagokizunean, ibilgailuan aurkituko duzun txartela erabili. Dakizunez erregaia zerbitzuaren baitan dagoen zerbait da eta hortaz ez du gain kosterik erabiltzailearentzat.
Bidaia bukatutakoan, ibilgailua bere jatorrizko lekura itzuli, giltzak eskularru‐kaxan dagoen ordenagailuan sartu, zure jabetzako ezer gelditzen ez dela begiratu, eta azkenik ibilgailuarekin amaitu eta erreserba-denbora ixteko, mugikorraren aplikazioa erabili.
Erabiltzaileen gida osoa hemen irakur dezakezu.

Gai orokorrak

Jakina denez, IBILKARI zerbitzua erabiltzaile desberdinez osatua dago, horregatik eta zerbitzuaren onerako, garrantzitsua da erabiltzaile garen guztiok ibilgailuak arduraz eta bestekiko begirunez erabiltzea, denon mesederako izango baita.

Izen ematea

Erabiltzaile izendatzeko 25 urtez gorakoa izan beharko duzu, gidatzeko baimena indarrean eduki eta gutxieneko 2 urtetako antzintasuna eskatzen da.
Hasieran 100 €ko berme bat aurreratu beharko da, kontratuaren bukaeran itzulia izango dena.
Erabiltzaile bakoitzak "baimendutako" gidari bat dohainik izandatu ahalko du.
Enpresa jarduera izan ezkero, erabiltzaile bat baino gehiago izandatu ahalko da AKTIBO eta AURRERATUA deitzen diren kontratu motak izan ezkero.

Erregaia betetzea

Erregai-maila edukieraren 1/3tik behera badago, depositoa bete beharko duzu. Motorra geldirik duzula, atera ezazu ibilgailuan aurkituko duzun erregai-txartela. Aplikazio mugikorraren pantailan txartelaren PIN kodea aurkituko duzu. Depositua bete eta erregai-txartelarekin ordaintzen duzunean, txartela berriro bere lekura itzuli.

Errekarguak

Ibilgailuen erabilera desegokia egin ezkero (itzulera ordua atzeratu, ibilgailua zikinik bueltatu, etab) kasu bakoitzeko Erabiltzaileen Gidan azaltzen den gainordain edo errekargu bat erantsiko zaio. Honen bitartez erabilera arduratsu eta beste erabiltzaileekiko begirunez arituko den zerbitzu bat bultzatzea nahi da.

Maiz Egiten diren Galderak

Erreserbak Ibilkari Webgunearen edo aplikazio mugikorraren bidez egin daitezke. Sartzeko, aldez aurretik bidali zaizkizun sarbide-gakoak erabili beharko dituzu.

Ibilgailua erabiltzeko, bidaia aldez aurretik planifikatzea eta gero erreserba egitea gomendatzen da.

Erreserbak 30 minutuko tarteetan egin daitezke, eta erreserbaren gutxieneko iraupena ordubetekoa izango da. Erreserbak beti puntuan dauden orduetan edota ordu erdiko tarteetan hasten dira.

Ibilgailua erabiltzeko denbora erreserba hasten denetik amaitzen den arte zenbatzen da, eta Ibilkari aplikazio mugikorrarekin edo txartel adimendunarekin blokeatzen dira ateak.

Oharra: Erreserba sistemaren hizkuntza Web Nabigatzailean edo Mugikorrean aukeratutako hizkuntzaren araberakoa izango da.
Ibilgailura sartu eta ireki ahal izateko, Ibilkari aplikazio mugikorra erabili beharko duzu, aplikazioaren pantailan “giltzaren” edo “agendaren” ikurra sakatuz zure erreserbetara sartu ahal izango zara, eta "erreserba hasi" botoia sakatuz, ibilgailua automatikoki desblokeatuko da.

Kontakturik gabeko txartel adimendun baten bidez ere sar zaitezke, aldez aurretik erreserba-sistemari lotuta. Sartzeko arazorik izan ezkero, deitu gure Arreta Bulegora.
Ibilkari Webgunearen edo aplikazio mugikorraren bidez, ibilgailua aukeratu besterik ez duzu egin behar, eta data, hasiera- eta amaiera-ordua mugatu. Ez dago denbora-tarte jakin bat zehaztu beharreko irizpide gehiagorik.

Zure erreserbaren kostuaren kalkulua erreserbaren iraupenean oinarrituko da, eta automatikoki eguneratuko da erreserba-aldiko edozein aldaketaren aurrean. Egun bat, egun bat baino gehiago edota aste baterako eskaintzak automatikoki konbinatuko dira orduekin, ahalik eta aukerarik onena eskaintzeko.
Erraza da, egin klik zure erreserban (Ibilkariko Web edo App mugikorretik, erreserben egutegian) eta erreserba editatu edo ezabatu ahal izango duzu. Kontuan izan erreserbaren luzapena posible dela soilik beste inork erreserbarik ez badu zurearen ondoren. Gainera, behin erreserba ordua hasita duzula ezingo duzu erreserba baliogabetu. Denbora murriztu besterik ezin da egin. Erabili gabeko erreserbak ere ordaindu egiten dira.
Ibilgailua itzultzeko atzerapenak saihesteko, beharrezkoa izango da erreserbaren azken ordua editatu eta egokitzea Ibilkari aplikazioaren bidez. Horrela, gainerako erabiltzaileei kalte egitea saihesteaz gain, dagokion errekargu gehigarria eragotziko dugu (Erabiltzailearen Gidan informazio gehiago izateko, Errekarguak eta Abonuak izeneko 8. atalean).
Bidaian zehar zaudenean, ahaztu Ibilkari aplikazio mugikor edo txartel adimendunari buruz, bilgailuaren jatorrizko giltza erabili ezazu, ibilgailuarekin egiten dituzun geldialdi edo kudeaketa bakoitzean irteteko, ixteko, irekitzeko eta abar.
Ibilgailua jasotzeko lekura itzultzen duzunean eta Ibilkari aplikazio mugikorrarekin edo txartel adimendunarekin ixten duzunean, automatikoki amaituko da erreserba.

Azken urrats hori egin aurretik, giltzen kaxako artekan utzi beharko da ibilgailuaren giltza, ibilgailua itxi eta erreserba amaitu ahal izateko.
Erregaiaren kostuak zerbitzuaren tarifan sartuta daude.

Ibilgailu bakoitzean txartel bat aurkituko duzu, gordailua betetzeko kostuak ordaintzeko. Erreserba amaitu aurretik, garrantzitsua da gogoraraztea ibilgailua beti utzi behar dela deposituan gutxienez 1/3 erregairekin, gainerako erabiltzaileek zerbitzua partekatzen jarraitu ahal izateko.

Ibilkari-ko aplikazio mugikorraren pantailan txartelaren PIN kodea emango da. Depositua bete eta erregai-txartelarekin ordaintzen duzunean, berriro jarri beharko duzu dagokion lekuan.

Ibilgailu konpaktuetan erabiltzen den erregaia Gasolina 95 da; furgonetetan, berriz, Diesel-a.
Bidaia hasi aurretik, ibilgailuaren barrualdea eta kanpoaldea begiratu beharko dituzu.

Arazoren bat edo kalteren bat ikusten baduzu, jakinaraz iezaguzu ahalik eta bizkorren. Horrela, hirugarren pertsona baten aurrean norberaren erantzukizunak aurreikusiko dituzu eta aurretik jakin gabeko besteren arazoak saihestuko dituzu.

Gurekin harremanetan jartzeko Arreta Bulegora deitu beha gaituzu, edota erreserba aktibo bat izanez gero, jakinarazpena Ibilkari aplikazio mugikorraren bidez oso erraz egin dezakezu.

Honela egiten da:
Ibilgailuak kalteren bat badu, sakatu Kaltea jakinarazi ikonoan. Bestalde, aurreko gidariak ibilgailuan zerbait utzi badu, sakatu Aurkitutako objektua ikonoan, edo, beste edozein alderdiren berri eman nahi badiguzu, erabili Laguntza ikonoa.

Beharrezkoa bada, eman baliozkotzat jotzen duzun deskribapen gehigarri bat.

Bi kasuetan, beharrezkoa izango da kaltetutako guneen edo aurkitutako objektuaren argazkiak egitea, ondoren Ibilkari aplikazio mugikorrean esleitutako e-mailera bidaltzeko.

Zuen laguntzara joz, galdutako objektuen legezko jabeak aurkitzen saiatuko gara... Eskerrik asko!
Ez. Ibilgailua ezin izango zaio inoiz hirugarren bati eman, ez eta beste erabiltzaile bati ere, aldez aurretik baimena eman eta Ibilkarik idatziz onartu ezean. Erreserba bakoitza zerbitzuan erregistratuta dagoen erabiltzaile jakin bati esleituta dago, eta berak bakarrik du ibilgailua gidatzeko eskubidea. Larrialdi-egoerak kanpoan utz daitezke.

Hala ere, erabiltzaile titularrak doan izendatu ahal izango du hirugarren pertsona bat gidari gehigarri edo "baimendu" gisa, betiere zerbitzuan sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Ibilkari-ren onarpena aurrez izanda.
Ibilkari arduratzen da ibilgailuak aldizka garbitzeaz, mantentzeaz eta zaintzeaz.

Car-sharing delakoaren filosofia elkarlaneko ekonomian oinarritutako bizimodua sustatzea da, eta, beraz, gainerako erabiltzaileekin batera kontuan hartzea eta ardura partekatua izatea dakar, ibilgailuak guztion onerako eta zerbitzuarekin adeitasunez erabiltzeko.

Ibilgailua erreserban dagoela zikintzen baduzu, barrutik edota kanpotik, garbiketari ekin beharko diozu erreserba-aldian, eta dagozkion gastuak zure gain hartu beharko dituzu.

Horrela, beste erabiltzaile guztiek partekatzen dituzten garbitasun- eta higiene-baldintzetan, ibilgailua itzuli ahal izango duzu.

Hau horrela izan ezean, Ibilkarik, dagozkion garbitasun- eta higiene-karguak ezarriko ditu (Erabiltzailearen Gidan, Errekargu eta Abonuen 8. atalean adierazitako moduan). Ibilgetzearen ondoriozko kalte-ordaina eta ibilgailuaren aukera-kostuak kontabilizatuko dira, garbiketa- eta saneamendu-interbentzioan egotz daitezkeenak.
Ezin da erre ibilgailu barruan. Ibilgailuaren barrualdea kerik gabeko gunea da. Erabiltzaileak, gidari baimenduak edo bidaiari laguntzaileek erreserba erabiltzean debekua urratuz gero, erabiltzaileak ordain ekonomikoa jaso beharko du edota kontratua ezeztatu egingo zaio jokabide horrengatik.
Osasun- eta higiene-arrazoiengatik (alergia-intolerantziak, etab.), etxeko animaliek edota maskotek bidaia-edukiontzian baino ezin dute bidaiatu, dagokion tamainan eta moduan. Nahitaez garbitu behar da ibilgailua etxeko edozein animalia edota maskota garraiatu den erreserba bakoitzaren ondoren.

Higienea ez betetzeagatik jokatuz gero, Ibilkarik 8. atalean (Errekarguak eta Abonuak) adierazitako kargua jarriko dio erabiltzaileari.
IKUSI GALDERA GUZTIAK