06 Uztaila, 2011

Kandela bati putzka!

Duela urtebete, San Fermineko Txupinazoarekin batera jaurti zuen Ibilkarik bere txupina. Honela eman genion hasiera, Euskadin lehen Car Sharing esperientzia izango zenari.

Egun, Ibilkarik urtebeteko ibilbidea dauka bere gain, esperientzia positiboz betea. Urte honetan zehar Car Sharing-ak bere tokia egin du gure inguruan, eta gero eta gehiago gara kotxea izateko era berezi honen alde egiten dugunak.

Hau guztia ez litzateke posible izango zuen babesik gabe, horregatik, mila esker ospakizun hau posible egiten duzuen guztioi!