01 Martxoa, 2021

Salneurri berriak egungo testuingururako

Zerbitzuaren kalitatea egungo egoerara egokitzeko asmoarekin, salneurri berriak jarriko dira indarrean, honako berritasun eta ezaugarri hauekin (ikus salneurriak).

ERABILTZAILE-PROFIL BERRIA
Erabiltzaile-profil berri bat ezartzen da, 'Aldizkakoa' izenekoa, zerbitzua noizbehinka edota oso tarteka behar duten erabiltzaileei zuzendua.

OHIKO KONTRATUETAKO ALDAKETAK
Hemendik aurrera, OINARRIZKO kontratuaren salneurria (>%30 hobari batekin) hilean bidaia bat gutxienez egiten duten erabiltzaileentzako pentsatua dago.

AKTIBO izena duen kontratuko salneurriek (>%50 hobari batekin) hilean gutxienez 3 bidaia egiten dituzten erabiltzaileei erantzun nahi die.

ERABILERA AURRERATUKO ESKAINTZA
Hilean 200 km baino gehiagoko erabilera metatuetarako, kilometro-tartea gainditu ondoren eta denbora-ordenan, 0,20 €/ km-ko tarifa aplikatuko da. Salneurri hau Oinarrizko kontratu berriari eta kontratu Aktiboari aplikatuko zaie, bata zein bestea.

Zerbitzuaren erabilera-modalitate hau ez da bateragarria Bidaia Luzeen salneurriekin, honi loturiko kilometroak ezin baitira gainerakoekin metatu.

Azken eskaintza hau indarrean jarraituko du, egungo egoeran eta aurtengo urtearen amaierara arte.

Dokumentua deskargatu