14 Iraila, 2021

Ukanautoren 10. urteurrena ospatuz

2011ko Irailan Ukanauto Zerbitzua jaio zen Uribe Kostako Mankomunitatearen eskutik. Autoaren erabilera partekatua bultzatu eta ibilgailu pribatuaren alternatiba bat izatea bilatu nahi izan duen ekimena hain zuzen ere.

10 urte hauetan zehar, denetariko pertsonak izan dira zerbitzuaz baliatu direnak, besteak beste, erosketak egiten eta haurren garraioan laguntza jaso duten familiak, aldizkako lan-bilerak egiten dituzten profesionalak, epe jakin baterako lana topatu duten pertsonak, bizitzan aldaketa bat izan dutenak, edota, mugikortasun beharrak dituzten erakunde edota udal-langileak, adibidez.

Batzuk denboraldi batez soilik, beste batzuk ordea, urte guzti hauetan zehar fidelki zerbitzuan mantendu izan dira. Azken hauetan dago ziurrenez, gaur egun, Ukanauto zerbitzuak etenik gabe aurrera jarraitzearen arrazoiaren zergatietako bat. Beraz, eskerrak eman dizkiegu, urte hauetan zehar erabiltzaile izan diren guzti horiei, eta baita ere, Uribe Kosta Mankomunitateari, zerbitzu honen izaera ekologikoa ulertzeaz gain, duen ikuspegi soziala aintzat hartu duelako.

Ibilkari-k atseginez jarraituko du zerbitzu honen kudeaketan… dagokion eginkizunak, dakien modurik hoberenean beteaz. Hala izan dadila aurrerantzean ere ¡! Aurrera Ukanauto ¡!