03 Abendua, 2022

Errigora-ko kanpainarekin bat eginez

Azkenaldian, pandemiaz, erregaien igoeraz edota bizitzaren garestitzeaz beste elkarrizketarik ez dugunez izan.

Ibilkari zerbitzutik, joera hori hausteko dugun beharraz konturatuta, euskararen eta bertako produktuen alde egiten duen Errigora egitasmoa martxan dagoela aprobetxatuz, Azaroan Erabiltzaile eta Adiskide direnen artean, zozketa berezi bat antolatu genuen, bi (2) saski sarituz.

Errigora, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, eta euskararen alde eginez.

Beraz, ildo beretik, Abenduaren 3a euskararen eguna dela aprobetxatuz, saridunei saskiak emateko erabili dugu geuk ere bai.