15 Urtarrila, 2024

Ez, ez da joera bat soilik

‘Car-Sharing’ a joera bat baino gehiago da, gure inguruko herrialde askoren errealitatea da eta bere ospea hazten jarraitzen du. 80ko hamarkadaren amaieratik, Europa aitzindaria izan da ibilgailuen erabilera partekatuaren edo car-sharing delakoaren sustapenean, eta, harrezkero, jarraitzaile gehiago izan ditu.

Hiri handietan ez ezik, udalerri ertain eta herri txikiagoetan ere ezarria izan da; izan ere, kokaleku kontzentratuagoetan eta ibilgailu gutxiagorekin, nahikoa izan daiteke tokiko erabiltzaile askorentzat.

Iturrien arabera, gaur egun, car-sharing ‘klasikoa’ edo ‘station-based’* ereduaren baitan, 55 mila ibilgailu baino gehiago daude Europan.

Bilakaera positibo honen arrazoiak askotarikoak izan daitezke, baina honako hauek dira seguruenik nagusienak: norberaren ibilgailuarekiko atxikimendu txikiagoa duten bizimoduen hazkundea; lurraren mugei eta klima-aldaketaren erronkei buruzko gizarte-sentsibilizazio handiagoa; trafikoaren inpaktu negatiboa murrizteko eta udalerri-eremuetako bizi-kalitatea hobetzeko beharrari buruzko kontzientzia handiagoa; mugikortasun-modu eraginkorragoak eta ekonomikoagoen ugalketa, garraio publiko-kolektiboarekin uztartuz.

* Geltokietan oinarritutako carsharing-a, joan-etorriko zerbitzua edo car-sharing klasikoa ere deitzen zaio. Erabiltzaileek ibilgailua hasierako leku edo aparkaleku berdinean jaso eta itzuli behar dute.