15 Urtarrila, 2024

Ez, ez da joera bat soilik

‘Car sharing’ a joera bat baino gehiago da, gure inguruko herrialde askoren errealitatea da eta bere ospea hazten jarraitzen du. 80ko hamarkadaren amaieratik, Europa aitzindaria izan da ibilgailuen erabilera partekatuaren edo car sharing delakoaren sustapenean, eta, harrezkero, jarraitzaile gehiago izan ditu.

Hiri handietan ez ezik, udalerri ertain eta herri txikiagoetan ere ezarria izan da; izan ere, kokaleku kontzentratuagoetan eta ibilgailu gutxiagorekin, nahikoa izan daiteke tokiko erabiltzaile askorentzat.

Iturrien arabera, gaur egun, car sharing ‘klasikoa’ edo ‘station-based’* ereduaren baitan, 55 mila ibilgailu baino gehiago daude Europan.

Bilakaera positibo honen arrazoiak askotarikoak izan daitezke, baina honako hauek dira seguruenik nagusienak: norberaren ibilgailuarekiko atxikimendu txikiagoa duten bizimoduen hazkundea; lurraren mugei eta klima-aldaketaren erronkei buruzko gizarte-sentsibilizazio handiagoa; trafikoaren inpaktu negatiboa murrizteko eta udalerri-eremuetako bizi-kalitatea hobetzeko beharrari buruzko kontzientzia handiagoa; mugikortasun-modu eraginkorragoak eta ekonomikoagoen ugalketa, garraio publiko-kolektiboarekin uztartuz.

* Geltokietan oinarritutako carsharing-a, joan-etorriko zerbitzua edo car sharing klasikoa ere deitzen zaio. Erabiltzaileek ibilgailua hasierako leku edo aparkaleku berdinean jaso eta itzuli behar dute.