23 Urria, 2023

Ibilkari-ko ibilgailu-flota handitzen dugu

Ibilgailu-flota handitzen dugu, Toyota markako hibridoak gehituta.

Motor hibridoen ezaugarria nagusiena, emisio eta kontsumo txikiagoekin, mugikortasunerako gaitasun berdinak eskaintzen dituen teknologia bat integratzea; izan ere, udalerriko joan-etorrietan guztiz modu elektrikoan mugitzeko gai da, denboraren % 50 baino gehiagotan.

Gainera, propultsio-sistema honek higadura-piezen kopurua murriztea ahalbidetzen du (iragazkiak, balbulak, abiarazteko motorra, alternadorea..., alde batera usten ditu), eta horrek mantentze-lanen kostuak murriztea eta gehiago aurreztea dakar.

Bestalde, gidatzeko moduari dagokionez, gainerako ibilgailu tradizionalekin alderatuta, martxak aldatzeko modu automatikoa eskaintzen du.

Azkenik, gama hibridoa, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, ECO ingurumen-etiketarekin sailkatzen du. Etiketa horrek hirietako erdiguneetara mugarik gabe sartzeko aukera erraztu edota zerga jakin batzuk ordaintzetik salbuespena izatea ahalbideratzen du.

Ziur gaude ibilgailu hauen erabilera atsegina eta erosoa izango dela... esango diguzue!!!