Noiz behinka autoa BAI behar izan arren, eguneroko bizitzan behar EZ duen pertsona al zara?
Bizi-kalitate hobeagoa eta kotxe kopuru gutxiago duen ingurunea bultzatzea gustatuko al litzaizuke?
Zure auzoan autoa partekatzeko Taldea sortzen laguntzeko gonbitea luzatu nahi genizuke. Talde hau sortu ahal izateko, gutxienez, interesa duten 10 pertsonen parte-hartzea beharko genituzke.
Demagun noizean behin ibiltzen duzun ibilgailu bat duzula, galdegin al diozu zeure buruari zenbateko kostua suposatzen duen urteko? 10 urteko bizitza duen auto ertain baten batezbesteko kostua 2.500€/urtekoa da…, eta hori autoa izateagatik soilik!! mugitu eta erregairik bota izan gabe!!
Jakin badakigu, autoak geldirik ematen dutela bere denborarik gehiena. Izan ere, bere bizitzaren %4 erabiltzen baitugu batezbeste. Hori guztia aldatu eta hobetzea posible da, pertsona talde batek autoen erabilera modu antolatu eta partekatuan egingo balute.
Horregatik, noiz behinkako erabilera duen pertsona edo familia baldin bazara, edo izan duzun egoera aldaketa batengatik auto berri bat erosteko gogoa joan baldin bazaizu, edo sinpleki zure lan jarduera aurrera eramateko kotxea behar izan eta honen gastua gutxitzea gustatuko balitzaizuke.
Zer irudituko litzaizuke hilean 36€-ko kuota baten truke Ibilkari-ren auto bat eskaintzen badizugu? Zure inguruko jendearekin partekatzera animatuko al zinateke?
Bazkide egitea da autoa izateko modu ekonomiko eta ekologikoena ¡!
Hau guztia interesgarria iruditzen bazaizu, irakurtzen jarrai ezazu mesedez...
Zure auzoan Ibilkari-ren ibilgailu bat jarri ahal izateko, zerbitzuaren laguntzaile eta Talde bat osatzeko prest leudeken gutxieneko 10 pertsonen parte-hartzea beharko genituzke auto bakoitzeko.
Adibidez, Alaznek eta Mikelek bi ibilgailu dituzte etxean, hauetatik txikiena noizean behin erabiltzen dute, haurren jarduerak egiteko, erosketa batzuk egiteko, etab. Dena den, ohartu dira, iazko urtean 5.000 km inguru egin dituztela eta urteko gastuak 3.000 €-koak (0,60 €/km) izan direla. Honen ordez Ibilkari zerbitzua erabili izan balute, zer gertatuko zatekeen? Aurre egin beharreko gastua erdia izango zatekeen. Bai eta, ziurrenez, autoa jabetzan ez dutenez, aurrezpenak handiagoak izango lirateke, erabilera zuhurrago eta zentzuzkoagoa egingo bait lukete.
Honez gain, autoaren mantenu, zergak, aseguruen ordainketa, garbiketak edota OTA jarri beharraz ahaztera daramazki. Sekulako bakea ¡! Autoaren zama eta kostuen aurrezpenaz gainera, zerbitzua erabiltzea oso erraza da, eta zer esanik ez, autoa partekatzeak udalerrietan sortzen duten onura sozial eta kolektiboaz.
Eta zer egin behar dut autoa partekatzeko Talde baten sorkuntzan parte-hartzeko?
Ekimenaren Bazkide Laguntzailea bilakatu zaitezen behar duguna, hasierako ekarpena egin eta hilean 10 orduko erabilera ordezkatuko lukeen kuota bat aurrez kontratatzea suposatuko luke. Hartara, autoaren finantzazio kostua ordaintzea lortuko genuke eta zuk zeuk salneurri abantailatsuak izango zenituzke.
Ekarpena | Hileko kuota | Orduko Prezioa | Eguneko Prezioa | Km Prezioa |
---|---|---|---|---|
150 € | 36 € | 2,5 € | 30 € | 0,20 € |
Hasierako ekarpena (ordainketa bakarra) |
10 erabilera- orduren ordez. |
%20-ko beherapena | Beherapena barne | %20-ko beherapena |
(BEZ-a barne)
Oraindik ere zalantzak al dituzu ? Ba, begira ezazu azken atala…
Datu orokorrak | |
---|---|
Autoaren balioa (1) | 14.000 € |
Autoaren balio minimoa (2) | 500 € |
Autoaren amortizazio denbora (3) | 10 años |
Erregaia (d.d. 18/02/2020) |
1,30 € |
Urteko kostu finkoak | |
---|---|
Urteko depreziazioa / amortizazioa = [(1) - (2)] / (3) |
1.350 € |
Orotariko asegurua | 550 € |
ZTM | 100 € |
IAT | 23,50 € |
Urteko kostu aldakorrak | |
---|---|
Kilometroak guztira (estimazioa) | 5.200 km. |
100 km-ra kontsumoa | 7 litro/100 km. |
Km erregaiaren kostua | 473,20 € |
Mantenua (1 x cada 15.000 km) | 250 € |
Konponketa eta ezbeharrak | 100 € |
Autoaren kostu osoaren kalkulua | |
---|---|
Autoaren urte guztiko kostu osoa | 2.846,70 € |
Datu orokorrak | |
---|---|
Autoaren balioa (1) | 0,00 € |
Autoaren balio minimoa (2) | 0,00 € |
Autoaren amortizazio denbora (3) | 0 años |
Erregaia (d.d. 18/02/2020) |
barne |
Urteko kostu finkoak | |
---|---|
Hasierako ekarpena | 150 € |
Hileko kuota | 36 € |
Orotariko asegurua (frankizia) | 300 € |
ZTM | barne |
IAT | barne |
Urteko kostu aldakorrak | |
---|---|
Kilometroak guztira (estimazioa) | 5.200 km. |
Erabilera orduak urteko | 360 h. |
Orduko salneurria | 2,5 € |
Km salneurria | 0,2 € |
Mantenua (1 x cada 15.000 km) | barne |
Konponketa eta ezbeharrak (frankizia) | barne |
Autoaren kostu osoaren kalkulua | |
---|---|
Autoaren urte guztiko kostu osoa | 1.126,00 € |
Aníma zaitez eta jarri gurekin kontaktuan!